Kutxa Kultur Gauak | “Nekatutak” Antton Telleria

2021/06/24
Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena. Kasu horren adibide garbia da Antton Telleria Lopetegi (Wisconsin, 1865). Kontua da Anttonen helburua ez dela sinesgarri izatea. Hortarako daude kazetariak (jajaja).
Anttonek nahi duena da inguruan duen jendeak barre egitea. Modu horretan konfiantza sentitzen baitu. Eta konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza. Horregatik hasi da monologoak egiten: konfiantza apur bat eta diru mordo bat irabazteko. Izan ere, pobre bizitzeko…hortarako daude kazetariak.
Nekatutak izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saituko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintza…eta, nola ez, polemikoenak: Irakasleak.
Hizkuntza: euskara
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Unai San Martín. Nostos
04/03/2022
Zuzeneko artea | Iñigo Cerdán #zumusa
03/05/2022
Intza
20/05/2022
Omako basoa
27/04/2022