Kutxa Kultur Gauak | Musikeler. TRIQ | Musika Hamabostaldia

2021/08/22
Perkusio instrumentuak edozein instrumentu bezain antzinako eta unibertsalak diren arren, XX. mendera arte ez zen espreski intrumentu-talde horretarako berariaz idatzita eta protagonista bihurtuko zituen errepertoriorik izan.
Euren etorria perkusioaren zerbitzura jarri duten eta egun bizirik dauden konpositren nagusienetariko batzuren obrekin osatutako programa honek aukera emango digu hainbat perkusio-instrumenturen ahalmen koloretsuaz jabetzeko.
Hezibidea Musikenen hartu duten hiru musikari sendo horien ilusiorako gaitasuna zein bokazioa kutsakorrak gertatuko zaizkie bertaratutakoei.
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Unai San Martín. Nostos
04/03/2022
Finish
29/05/2022
Omako basoa
27/04/2022
Olatua hirukotea
29/05/2022