Kutxa Kultur Gauak | Musikeler “Koda laukotea”

2022/08/27
Laukote honetako kide dira Laura Palop (flauta), Míriam Castelao (oboea), Carmen Juara (fagota) eta Belén Troitiño (klarinetea). Gaur egun Musikenen (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian) dihardute laurak goi-mailako musika ikasketak egiten, musikaren alorreko erreferente handiekin, esate baterako Álvaro Octavio, Christian Wetzel, David Tomás eta José Luis Estellés.
2021. urteaz geroztik dihardu taldeak lanean, Ricardo Sciammarellarekin eskolak ematen eta estilo askotako lanak interpretatzen, nahiz eta XX. mendeko errepertorioan nabarmentzen den taldea. Taldekideek dagoeneko esperientzia handia dute musikaren munduan, eta orkestra handietako kide dira: JONDE (Espainiako Gazte Orkestra Nazionala), JORCAM (Madrilgo Erkidegoko Gazte Orkestra), JOL (Leóngo Gazte Orkestra), EGO (Euskadiko Gazte Orkestra) edo OJSG (Galiziako Gazte Orkestra Sinfonikoa).
Programa
Teixidor, Piazzolla, Ibert, Joplin, Bizet, Bosford eta Diz konpositoreen lanak.
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Ruth Orkin. Denboraren ilusioa
07/07/2022
Kutxa Kultur Gauak | Rumbling Lips
20/08/2022