Kutxa Kultur Gauak | Mugan

2021/06/19
Mugan taldeak 2020ko otsailean eman zuen kontzertutik, ia urte eta erdiko etenaldia izan du. Denbora tarte horretan, taldeak aurrera pauso handiak eman ditu. Kantu berriak sortuta eta bide berriak bilatuz, taldearen zuzenekoa hazi dela esan genezake. Ibilbide berri bat hartu du Muganen musikak. Betiko melodia fin eta jostagarriek, oinarri sendoago bat hartu dute. Abestien izaera borobilduz, eta bilatzen zuten estilo bat aurkituz.
Guzti hori eta gustora sentitzeko gogoak dira, gaur egun, Muganen zuzenekoen muina. Barnea eta kanpoa elkartzeko unea. Gertukoa eta arrotzaren ondorioa. Bihotza eta mundua. Hala diote abestiek.
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Unai San Martín. Nostos
04/03/2022
Zuzeneko artea | Iñigo Cerdán #zumusa
03/05/2022
Intza
20/05/2022
Omako basoa
27/04/2022