k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Matriuska

2020/07/31

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


AMIKAZ KOLEKTIBOAK eta TTAK TEATROAK elkarlanean sorturiko antzezlana.

Donostiako Poltsiko Antzerkia sorkuntza deialdiko proposamen saritua izanik, XXIX. edizioan estreinatutako sorkuntza.

Bi zientzilari ikerkuntza betean murgildurik. Sakonera iristeko beharrak ordea, ezustekoz beteriko bidean jarriko ditu. Ez dago atzera bueltarik.

Bi pertsonaia hauek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik eta, gaur, ikerkuntza honetan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egingo dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi informazioz bete duten gorputz horrekin. Emakume isildu, sortzaile, indartsu, bortxatu, ausart, baztertu… guztiek osatzen dute heuren gorputza. Ikusi eta sentituko egingo dituzte beraien baitan, gainera.

Historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du antzezlanak.

Hizkuntza: euskara

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color