Kutxa Kultur Gauak | Matilda

2020/09/24
Matilda, Maria Amolategi (konpositorea eta abeslaria) eta Víctor Sánchez (bateria-jolea eta produktorea) dira. Pop, R&B eta Rock musika gogoko dute eta beraien musikan antzeman daiteke.
2019ko martxoan beraien lehen lana, “¿Te imaginas?”, aurkeztu zuten Kutxa Kultur Kluba-n eta gaur egun, 2020ean zehar entzun ahalko ditugun beraien bigarren diskorako abestiekin daude lanean.
Zuzenekoetan Antxon Sarasua (pianoa) eta Dani Venegas (gitarra) musikariak dituzte taldekide.
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia
Sarrera aurreratua: 3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI
Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago)
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.