k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Martín de Marte

2021/06/05

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€/5€
Sarrerak erosi


“Kaixo Lagun” albumarekin hasi zuen Martin Muruak (Martín de Marte) bere ibilbide martetarra 2018. urtean. 2020an “Red River Ride” lan berria plazaratu zuen. Bi lanak berak editatu eta ekoitzitakoak dira DIY formularen bidez.

Bi EP-etako musika-proposamena iradokitzailea eta atsegina da, atmosfera berezi bat sortzen dutelarik:

“Gitarraren antolamenduaren pean, hainbat ñabarduraz eta geruzaz beterik, sintetizadore eta teklatuen ukituez, erabateko erakarpena sortzen dute entzuten diren lehen mementotik”. Mondo Sonoro.

Bigarren albumetik aurrera, proiektua taldean garatzea erabaki zuen, Zarauzko hiru laguni deituta: Ion Ferrera gitarra, Xabier Aramendi baxua eta Nikolas Eizagirre bateria.

Jotzen dutenean rock-a, pop-a eta indie-a nahasten dituzte, ukitu psikodelikoekin eta jazz-ari egindako keinuekin. Mariner zundaren antzera, haien musikak Marterainoko bidaia batera eramango zaituzte, martetar samarrak baitira, baina ez lunatikoak!

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua: 3 €  SARRERAK EROSI

Leihatilan: 5 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00
Ostiralean: 10:00 > 20:00
Larunbatean: 11:00 > 20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 > 19:00

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color