Kutxa Kultur Gauak | Labo Uda “Tommy” Ángela Millano

2021/06/25
Nola jarraitu dantzatzen; horixe da dantzan trebatzen hazi garen askok noizbait geure buruari egin diogun galdera. TOMMY-k mugimendua aktibatu nahi du elkartze batetik abiatuta gorputzerako arrotzak diren keinuekin; eta, aldi berean, iruditeria azaleratzen utzi, berau zeharkatuz. TOMMY-ren abiapuntua da berriro dantzatzeko eta ez gelditzeko desioa, eta beste gorputz batzuk inbokatzeko ikerketa egiten da, norberarenean sartzeko. Ematearen eta haragitzearen inguruko ikerketa da; sua da, desplazamendu bat eta keinu bat, bi otoitz eta maitasun abesti bat.
Fitxa artistikoa:
Kontzeptua eta performance: Ángela Millano.
Argiztapena: Víctor Colmenero Mir.
Laguntza artistikoa: Xavier Manubens Samsó, Ana Paula Cidón.
Dirulaguntza: Koreografia Sorkuntza, Eusko Jaurlaritza (2018).
Egonaldiak: La Poderosa (Barcelona), Desfoga (Cambados), Espacio DT (Madrid).
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Unai San Martín. Nostos
04/03/2022
Zuzeneko artea | Iñigo Cerdán #zumusa
03/05/2022
Intza
20/05/2022
Omako basoa
27/04/2022