Kutxa Kultur Gauak | Labo Uda: Node “Emakumeak” + Puy Barral “Miedo”

2021/07/08
Node “Emakumeak” – Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Inposatutako bidaia bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean, amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat.
Fitxa artistikoa:
Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga.
Koreografia: Myriam Perez Cazabon.
Musika originala: Aranzazu Calleja.
Jantziak: Clara Virgili.
Filmmaker: Jesús Lacorte.
Ekoizpen ejekutiboa/Banaketa: Ana Barrantes.
Ekoizpena: NODE.
Sorkuntza kolektiboa.
Zuzendaritza: Ion Estala.
Babesa: Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Dantzagunea, Kutxa Kultur, Mundubat, LABO.
Puy Barral “Miedo” – Bizi garen gizartean, eta are gehiago egungo ziurgabetasun-egoeran, beldurra da antsietate handieneko iturrietako bat.
Lan honetan modu desmoldakorrean ikasitako beldurrari buruz hitzegiten dugu. Gure buruan zurrumurru egiten duena eta gure urratsak geldiarazten dituenari buruz.
Fitxa artistikoa:
Zuzendaritza: Puy Barral.
Antzezleak: Puy Barral, Leire Otamendi.
Testuak: David Testal, Puy Barral.
Narrazioa: Puy Barral.
Mugimendua: Leire Otamendi.
Jantziginta: Xabier Mujika.
Bideoa: Etanoswki.
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Zeruratzea. Lúa Ribeira
17/03/2023
Gainbalioa. 2022 Artxibo kolektiboa
10/01/2023
Fotciencia18. Zientzia irudietan
14/04/2023
Criaturas | Gazte Antzerki Topaketa
02/06/2023
Maria Jaume
08/06/2023