k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Labo Uda “Debut” Rosa Romero

2021/06/03

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

8€/10€
Sarrerak erosi


Debut begiradaren kontzeptuan oinarritzen den hastapen erritu bat da. Hutserako jauzi gisa begiratzea, gorputz batean arreta jartzera behartzea botere erakustaldi eta maitasun froga gisa. Piezak planteatzen duen bidaiak hasierako ideia erabiltzen du, debutatzea abiapuntu gisa; ikuslearen begirada samurtzen duen zerbait, baina aldi berean dena espero dezakeena, edozer gauza gerta daiteke edozein unetan DEBUT-eko eszena batean. Erritu gisa hasten dena umorezko bakarrizketa bihur daiteke, berriro hegan egitea, astroekin konektatzea, tragedia bilakatu, mugimendu bat, pintura. Gorputza mugimendu batetik igarotzen da non goraipatzen diren sena, erritmoa eta oinordetzan jasotakoa; konbentzitu nahi ez zaituen mugimendu bat, baina behar zaituena. Iniziazio ekintza guztietan bezala, hasierak bere balioa erakutsi behar du bere gorputz osoarekin komunitateari aurre eginez. Publikoaren aurreran geratzen da (komunitatearen menpe dago bere onarpena) eta esaten die: begira nazazue. Begira iezadazue ekintza xamaniko bezala, sorginkeria bezala, zeren eta begiratzeko betebehar honetan, antzerkia, dantza, performancea, errituala edo jolasa deitzen ditugun arte ilun guztiak ezkutatzen dira.

Fitxa artistikoa:

Zuzendaritza eta interpretazioa: Rosa Romero.
Dramaturgia eta zuzendaritza-laguntzailea: Alberto Cortés.
Gorputzaren laguntza: Patricia Caballero.
Jantziak: Gloria Trenado (Nantú).
Soinua: Pitu García.
Argiztapena: Carmen Mori.

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua: 8 €  SARRERAK EROSI

Leihatilan: 10 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00
Ostiralean: 10:00 > 20:00
Larunbatean: 11:00 > 20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 > 19:00

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color