Kutxa Kultur Gauak | Labo Uda – Dab / Ixa / Easo Abesbatza ‘Nun Zira?’

2022/07/15
Nun Zira? Gizaki izateaz hitz egiten digu, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz.
Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidai bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua.
Fitxa artistikoa
- Ideia originala: Iker Sanz
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Xian Martinez
- Ekoizpena eta gestioa: DAB eta iXa
- Musika: Iñaki Palacios
- Jantziak: Raquel, BUJ Estudio
- Interpreteak: Marina Eskisabel, Iker Sanz, EASO Abesbatza
- Kolaboratzaile bereziak: EASO Abesbatza, Gorka Miranda eta Aranzadi Zientzia Elkartea
DAB Elkartea gai sozialak eta ekintza sozio kulturalak landuz, publikora ailegatzeko helburuarekin sortu da. Espazio berri bat eskeintzen dugu, non sormena eta mugimendua exploratu ahalko diren. Gure leloak dioen bezala, DAB da Dantza, da Artea eta da Bitartekaritza.
20:00 | Emanaldia
20:40 | Solasaldia
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Ruth Orkin. Denboraren ilusioa
07/07/2022
Kutxa Kultur Gauak | Rumbling Lips
20/08/2022