k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | LABO GO 27 | Myriam Perez Cazabon – HIRU (3)

2020/09/18

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


Myriam Perez Cazabon – HIRU (3) – 30min. | Dantza garaikidea + Solasaldia

HIRU(3) aukera berriak eraikitzeko helburuarekin planteatutako Myriam Perez Cazabon koreografoaren proiektu berria da, sorkuntza prozesuari eta ibilbideari garrantzia eman nahi diona. Laborategi ideia batetik abiatuta, ikerketan eta kontzeptuen transmisioan sakonduz, prozesuari beharrezko denbora eskeintzeko ahalegina da. Biltzen ditu, beraz, sormen prozesurako lan-egitura sendo bat garatzeko eta lengoaia pertsonala definitzeko helburuak, zeinak oinarritzat hartuz, material koreografikorekin esperimentatzeko aukera erreztuko duten. Komunikazioaren eraikuntzan beharrezkoak diren entzutean eta begiradan sakontzenko saiakera da.

HIRU(3), hiru bizikidetza atal edo espazio eszenaratzen dituen ez-ohiko espazioetarako dantza-lan esperimental bat da. Zimendu zehatzetatik habiatutako pieza moldagarri eta eraldagarri bat da, une bakoitzean bizigarria dena. Etengabeki eraikitzen den dantza lana.

Dantzariak: Eneko Gil, Leire Otamendi, Beñat Urretabizkaia, Olaia Valle.
Kanpo begirada: Mizel Theret.
Zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon.

Myriam Perez Cazabon

Oiartzun, 1981) Irungo bizilagun, dantzan lehen hurratsak Donostian eta Irunen ematen ditu. Dantza garaikideko goi-mailako ikasketak Rotterdameko CODARTSen burutzen ditu. 2004 urtetik, sorkuntza, interpretazioa eta pedagogia/transmisio arloak uztartzen ditu, disziplina desberdinetako artista eta konpainiekin elkarlanean arituz. Norebere interesak azaleratzeko beharrak eta norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzatuta, bere konpainia pertsonala sortzen du 2016 urtean, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari eta Gipuzkoako Dantzagunearen eta Donostia Kulturaren babesari eta elkarlanari esker. Ibilbide honetan NERE AZALEAN ARROTZ (2017, SAREA Euskadiko Antzoki Sareak gomendaturikoa), MUTU (2018, Begirada Gurutzatuak 2020rako hautatua) eta ICEBERG (2019) dantza lanak estrenatu ditu. HIRU(3) bere laugarren proiektua da, PUNTO DE FUGA (2019, Punto de Fuga Espazioa) eta SORTUTAKOAK 15 (2020, Gipuzkoako Dantzagunea) egonaldiei esker hasiz bere sorkuntza ibilbidea.


Dantza ikuskizuna eta dokumentala NODEren eskutik

LABOk eszenikoak, esperimentalak eta performatiboak diren proposamenak aurkezteko lekuak sortzea du helburu. Gorputza, mugimendua eta espazioaren kontzeptuak lantzen dituzten lan gairakideak; dantza, antzerkia, performanceak, bideo-sorkuntzak, instalazio plastikoak, diskurtso mistoak, etabar.

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Ekitaldia zuzenean emango da Kutxa Kultur kanalean, Youtuben

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color