k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | LABO GO 25 | Melissa Rivadeneira + Raitx

2020/08/07

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


Melissa Rivadeneira + Raitx – ¿Cómo puede…? – 20 min. | Dantza garaikidea + musika zuzenean.

¿Cómo puede…? Bidaia gisa planteatuta dago, etxerako itzulera gisa, deserrotzearen minari aurre egiteko modu bat. Erortzen ari den, bere lekua aurkitzen ez duen, batetik bestera joan-etorrian dabilen gorputz bati buruzko inprobisazioaren bidez kontatutako istorioa da.

Sustrairik gabeko lorearen ideia abiapuntutzat hartuta, ibilbide txikien bidez eraikitzen da, entrega-ekintza gisa formulatuta. Inprobisazioa, testua eta objektuak izango dira bide hori, oinekin idazten den autobiografia hori eraikitzeko beharrezko elementuak.

Musika, mugimendua bezala, bat-batean jaioko da, eta Raitx euskal taldearen eskutik dator.

Ideia eta interpretazioa: Melissa Rivadeneira.
Musika: Raitx.
Kanpoko begirada: Albert Quesada.
Jantziak: Elena Koshurnikova.


Melissa Rivadeneira – FourWomen – 10 min.

Gela propio bat (Virgina Wolf) eraikitzeko ideian inspiratuta dago.

Gorputza bizitzeko, nigan zenbat izaki egon daitezkeen jakiteko beharragatik sortzen da: neskatoa, animalia, beti izan nahi nuen eta izan ez nintzen emakumea. Hemen naiz, existitzen naiz, nire gorputza bizi dut, espazioa bizi dut, eta, batez ere, zalantzan jartzen dut emakume izatearen ideia horrek zer suposatzen duen.

Ideia eta interpretazioa: Melissa Rivadeneira.
Musika: Laurie Anderson, Steve Reich.
Jantziak: Ana Lupis.

MELISSA RIVADENEIRA

Melissa Rivadeneira (Ekuador, 1991). Bihotza Murtzia eta Ekuadorren artean zatituta. Melissa Rivadeneira, oro har, sortzailetzat hartzen da. Ezarritako praktika subertsiboak aldatzeko eta arte kritiko eta erresistentziazkoa sortzeko tarteko lekuak aurkitzeko beharretik sortzen da termino hori. Horrela sortzen da transformancearen ideia, non dantza eta performancea elkartzen baitira aldaketa bat sortzeko, bai ekintza egiten duenari, bai behatzen duenari.

Dantza ikuskizuna NODEren eskutik.

LABOk eszenikoak, esperimentalak eta performatiboak diren proposamenak aurkezteko lekuak sortzea du helburu. Gorputza, mugimendua eta espazioaren kontzeptuak lantzen dituzten lan gairakideak; dantza, antzerkia, performanceak, bideo-sorkuntzak, instalazio plastikoak, diskurtso mistoak, etabar.

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Ekitaldia zuzenean emango da Kutxa Kultur kanalean, Youtuben

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color