k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | LABO GO 24 | Ziomara Hormaetxe + Akira Yoshido

2020/08/01

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


Ziomara Hormaetxe – Ahotsak – 14 min. – Dantza garaikidea

Ahotsak memoriako labirintoetan zehar eginiko ibilbide bat da, denborak desegindako oroimenetan barrena; sarritan ahazturan galduta gelditzen diren bide horietan egindako igarotzea. Gerrak sortzen duen minaz, injustiziaz, bakardadeaz eta suntzipenaz mintzo da. Gerraren  zentzugabekeriaz.

Ahotsen bitartez, isiltasuna hitzez betetzen da. Testigantzek begiak zabalik amesteko gaitasuna pizten digute, gogoetarako grina sortuz. Horrela, gizarte justuago eta gizatiarragoa eraikitzeko aukera berriak ahalbidetuz. Obra hau, itxaropenari egindako kantu bat da, baina batez ere, Gernikako sarraski hura bizi izan zutenen lekukotza argitan jartzeko ahalegin bat da.

Koreografia, dantzariak: Ziomara Hormaetxe eta Akira Yoshida.
Musika: Aitor Etxebarria , Dodi.
Testigantza: “Tia Luisita” Luisa Garcia Goiogana.

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin, Dantza Hirian-ek KO-produzitua eta Gernikako Kultura Sailaren laguntzarekin.


Akira Yoshido – Home – 16 min.- Dantza garaikidea

Desiatzen dugun guzti hori, ez genuke desiatu behar izango. “Home” intimitatez beteriko solo bat da, etxerako bide hori isladatzen duena. Agian, erosotasunaren bila. Edo ez!

Askotan, boterea ematen digun zerbait bilatzen saiatzen gara. Horiek, direkzio bat , helburu bat ematen digute, baina agian horiek okertutatu daude, ondorioz gure kontra jo dezakete.

Atzean uzten ditugu gauza sinpleak , pentzatuz balorerik ez dutela eta gauza berriak bilatzen saiatzen gara, horrek gogorragoak egingo baligute bezala. Interes artifiazialen bitartez, gauza sinpleak ahazten ditugu, konplexutasuna bilatzeko. Baina botere faltsua, faltsua izanen da beti.

Azkenean ilusio bat besterik ez dugu sortzen!

Koreografia eta dantzaria: Akira Yoshida.
Musika: Ryuichi Sakamoto & Alva Noto, Nox-The Moonsoon, Tagelang Weiss.

ZIOMARA HORMAETXE

Ziomara Hormaetxe, Gernikako koreogarfa eta dantzaria da. Dantza garaikideko ikasketak Frantziako, Nizan, Sophia Antipollis Unibertsitatean eta Cannes-eko Ecole Superieure de Danse-en burutu zituen. Bere formakuntza freelance bezala jarraitu zuen munduan zehar kurtso ezberdinak eginez eta 2014an bere konpainia propioa sortu zuen Ziomara Hormatexe Company deiturikoa. . Ordutik aurrera, bere sorkuntza propioak egiteari dihardu, dantzari eta koreografa independiente bezala.

AKIRA YOSHIDA

Prestigio haundiko Salzburg Experimental Academy of Dance-en ikasia. Bere ibildearen hasiera Break Dance eta Hip Hop bezalako adierazenetan landu zituen eta geroago dantza garaikidean murgildu zen. Prestigio handiko koreografoekin lan egin du, hala nola, Roberto Olivan eta gaur egun Lali Ayuguaderekin dihardu lanean. Gainera, tailer ezberdinak ematen ditu munduan zehar.

Dantza ikuskizuna NODEren eskutik
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color