k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | LABO GO 23 “Emakumeak”

2020/07/17

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


Dantza ikuskizuna eta dokumentala NODEren eskutik.

LABO GO 23 – MUNDUBAT + ITXASO DÍAZ + HIGINIA GARAY + NODE

EMAKUMEAK – Dantza + dokumentala + eleberri grafikoa.

Bizitzari eta norberaren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea oinarrizko eskubidea da, eta hainbat geografiatan urratzen da, batez ere emakume pobretu, arrazizatu eta nekazarien kasuan. El Salvadorrek bere Zigor Kodea erreformatu zuen, abortua legez kanpo uzteko 2 eta 8 urte bitarteko espetxe-zigorrekin. Hala ere, haurdunaldia borondatez eteten den kasuetan, emakumeei 30 eta 40 urte arteko kartzela-zigorra ezartzen zaie giza hilketa larriagotzeagatik. Diziplina anitzeko “Emakumeak” proiektuak dokumental baten, eleberri grafiko baten eta dantza-pieza baten bidez emakume horietako batzuen istorioa kontatzen du, baina beste askorena izan liteke, gurea.

Proiektu honetan honako hauek hartzen dute parte:

Itxaso Díaz

«LA HISTORIA DE TODAS NOSOTRAS»

Dokumentala (2020. 20´)

(gaztelania/azpitituluak euskaraz).

Zuzendaritza: Itxaso Díaz.
Ekoizpena: Mundubat.
Musika originala: Aranzazu Calleja.
Soinu-nahasketa: Xanti Salvador.
Grafismoa: Happyending Studio.
Kartela: Susana Blasco.


Elizabeth Casillas + Higinia Garay

“TODAS NOSOTRAS”

Eleberri grafikoa.

(gaztelania/euskera).

Gidoia: Elizabeth Casillas.
Marrazkiak: Higinia Garay.
Ekoizpena: Astiberri Ediciones eta Mundubat.


NODE

«Emakumeak»

Dantza ikuskizuna.

(Estrenaldia. 18´)

Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga.
Koreografia: Myriam Perez Cazabon.
Sorkuntza kolektiboa.
Musika originala: Aránzazu Calleja.
Jantziak: Clara Virgili.
Filmmaker: Jesús Lacorte.

LABOk eszenikoak, esperimentalak eta performatiboak diren proposamenak aurkezteko lekuak sortzea du helburu. Gorputza, mugimendua eta espazioaren kontzeptuak lantzen dituzten lan gairakideak; dantza, antzerkia, performanceak, bideo-sorkuntzak, instalazio plastikoak, diskurtso mistoak, etabar.

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color