k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | LABO GO 22 “White Trans” Work in progress

2020/06/26

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


WHITE TRANS proiektuan ari da lanean NODE konpainia, dantza, performance eta antzerki fisikoko pieza bat. Azaroan kaleratuko dute antzezlana. Une honetan konpainia hura sortzeko prozesuan dago.

Lehen aldi artistikoko lanaren erakusketa. 3 interprete izango ditugu eszenan; bi dantzari eta aktore bat. Dantza, mugimendua eta gorputz-komunikazioa dira piezaren zutabe nagusiak, baina testu-injekzioak ere izango ditugu.

Jardunaldi hau ez da erakustaldi bat soilik, zerbait gehiago da, ospakizun bat da, LGTBI+ komunitatean bizi den errealitate bat ikusarazteko eta goraipatzeko beharra, errebindikazio-une bat, festa-une bat, baina, batez ere, hausnartzeko une bat, eta borroka baten beharra partekatzeko gune bat.

  • Fitxa artistikoa
    Antzezleak: Rubén Albelda. Jone Amezaga del Frago. Iñaki Cid.
    Mugimendua: Rubén Albelda.
    Gidoia: Iñaki Cid.
    Sorkuntza eszenikoa: Rubén Albelda. Iñaki Cid. Ion Estala.
    Argazkia eta bideoa: Jesús Lacorte.
    Ekoizpena exekutiboa eta banaketa: Ana Barrantes. NODEren ekoizpena.
    Zuzendaritza: Ion Estala.
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color