k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | José Cruz Gurrutxaga “Arranopola”

2022/08/19

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

8€/10€
Sarrerak erosi


Zer da Arranopola? Arranopola zer den?

Arranopola, arranopola da. Edo beste modu batera esanda denok ezagutzen duguna eta batzuek batzuetan erabiltzen dutena baina inork ez dakiena zer den.

Neuk ere ez, Arranopola!

Gure egunerokotasunean ere badira denok ezagutzen ditugun baina zer den ez dakizkigun hainbat gauza. Ba horiek deskubritzen eta azalarazten saiatuko naiz honako honetan. Umorearen bidetik, jakina.

Horrela bada, batzuetan jabetu egin gabe ere bizi edo pairatzen ditugun egoeren mamira helduko naiz: gizarte mailakoak, lanekoak, lagunartekoak, familiakoak, bikote harremanetakoak eta abar; mamian baitago muina…eta umorea, Arranopola!

Egunerokotasun gertaerei (denok ezagutzen ditugun horiei) beste ikuspegi batetik heldu ezkero dena arinagoa delako eta geure buruaz barre egiteko aukera ere ematen delako.

José Cruz Gurrutxaga, 1973-ko urriak 17. Azkoitia

Antzerki, telebista, zinema eta bikoizketan ibilbide luzea duen profesionala. Gazterik hasi zen lanean interpretazio munduan eta urte guzti hauetan diziplina desberdinak uztartu ditu, aktoreaz gain, zuzendari eta idazle modura lan eginez. Aktore lana izan da bere ogibide nagusia, telebista, zinema, bikoizketa eta hainbat nominazio eta sari jaso dituzten antzerki ikuskizunetan lan eginez (modu zuen batean 2013an “premio a la mejor interpretación masculina” saria jaso zuen Gijoneko Europa Mailako Feria den FETENen, Gorakada taldearen “la vuelta al mundo” ikuskizunagatik).

Baina lan guztien artean Goenkale n eginikoa izango da seguruasko euskal jendearen memorian geratu dena, seriearen beraren ondorio. Umoreko hainbat antzezlanetan ere aktore modura lan egin duen arren (Txalo taldearen Izena / El nombre, azkena aipatzearren), bestelako lanak ere egin izan ditu genero honetan. Aipatzekoa Good sex, Maritxu! Ikuskizun arrakastatsua idatzi eta zuzendu duela edo monologoen harira etorrita, Umorea Stand up komedia idatzi eta antzeztu duela urte hauetan. Gaur egun Hika taldearen Tarara antzezlanarekin uztartzen ditu monologoak, grabazioak eta gainerako interpretazio lanak, idazketa eta zuzendari lanak alde batera uzti gabe.

Hizkuntza: euskara


Sarrera aurreratua: 8 €. SARRERAK EROSI 

Leihatilan 10 €. Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da.

Lehiatila: (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:00etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color