k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Ido “Ilun eta abar” + J Martina

2020/09/17

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


Duela hilabete batzuk Idoia Asurmendi aramaioarrak hasitako proiektua da “Ilun eta abar”. Izen honekin, elkarlanean ari diren pertsonen lanak islatu nahi izan dira. Horien artean Maria Oses dugu, proiektu honetan zenbait melodiari hitzak jarri dizkiona. Bestalde, Nora Goialde artistak, alderdi bisuala jorratuz, proiektua apainduko du. Azkenik, Idoiak sortutako abestiak gorpuztuko dituen banda dago, Oriol Flores (perkusioa), Andoni Garcia (gitarra), Joanes Ederra (baxua) eta Idoia Asurmendi “ido” (pianoa eta ahotsa) -rekin.

Musika estiloa anitza izango da, baina folk eta pop estiloak nabarmenduko dira batez ere.


J Martina

Baseekin jolasteko gogoz abiarazi zuten Kattalin eta Ane Barcena ahizpek J Martina egitasmoa, eta Javi Jorajuriarekin batera osatu zuten hirukotea. Asmo argiz sortu zen taldea: kideek garbi zuten nola landu nahi zuten haien musika, baita zer komunikatu nahi zuten ere.

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Kontzertua zuzenean emango da youtubeko Kutxa Kultur kanalean

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color