k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Esnatu naiz

2020/08/14

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


Donostiako Poltsiko Antzokia Sortzeko Deialdiaren proiektu finalista.

Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Hizkuntza: euskara

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color