k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Antzerki arina “Amaya” eta “Gaizki”

2022/09/03

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

15€/18€
Sarrerak erosi


Amaya eta Gaizki antzezlan laburrek Alex Angulo saria eta publikoaren saria irabazi zuten aurtengo Pabellon 6-eko antzerki arinen jaialdian Bilbon. Oraingoan beraien lanak aurkezten dizkigute Kutxa Kulturren saio bikoitz batean.

AMAYA aktorea da, 55 urte ditu eta oraindik ez da alkoholikoa.

Azkenaldiko galera baten ondoren, bere bizitza birplanteatzen du eta heriotza dakarren birjaiotze mota honetan berraurkituko dute besteek. Benetako gertakarietan oinarritutako komedia dramatikoa da, urratzailea eta aldarrikatzailea.

Egilea: Sandra Marchena
Aktoreak: Amaia Lizarralde, Olatz Beobide
Zuzendaritza: Quim Ceberio

Iraupena: 30´
Hizkuntza: gaztelania

GAIZKI hirukote baten istorioa da. Edo bikote batena. Edo ezagutzen ditugun bikote guztiena. Erlazio barruko bidaia bat. Edo erlazio kanpokoa. Bi izatetik hiru izatera. Zer falta da. Zer dago soberan. Nork amaitzen du ondo, nork amaitzen du gaizki.

Egilea: Iñaki Cid
Aktoreak: Eneritz Sánchez, Iñigo Elosegi, Iñaki Cid
Zuzendaritza: Joserra Fachado

Iraupena: 30´
Hizkuntza: euskara

Sarrera aurreratua: 15 €. SARRERAK EROSI 

Leihatilan 18 €. Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da.

Lehiatila: (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:00etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color