Kutxa Kultur Gauak | Alos Quartet – 20 urte

2021/06/12
Alos Quartetek 1999an ematen ditu lehen pausoak. Musika klasiko naiz modernoan esperientzi zabaleko musikariek osatzen dute.
Taldearen errepertorioa, gehienbat Xabier Zerberioren sorkuntzek osatzen dute, eta harizko laukoteko formatutik abiatuta, gaur egungo musikaren esparru anitzak arakatzen ditu ikuspuntu berri bat eskainiz, estilo ezberdinen uretan aurreiritzirik gabe eta naturaltasunez murgilduz.
Sorreratik hona, grabaketa eta kontzertu zerrenda luzea osatu du taldeak. Hala nola; Dulce Pontes , Kepa Junkera, Oskorri, Silvio Rodriguez, Benito Lertxundi, Carlos Nuñez, Oreka TX, Ken Zazpi, Esne Beltza, La Buena Vida, Los Piratas, Bide Ertzean, Angel Unzu etabar. Hainbat filmetako soinu bandak ere grabatu ditu. Besteak beste 2021eko musika onenaren Goya saria eskuratu berri duen “Akelarre” pelikulako soinu banda grabaketu duelarik.
2020ko udazkenen, Alos Quartetek bere XX. urteurrena ospatzeko zuzeneko diska berria kaleratu du eta bira zabal bati hasera eman dio.
Kideak:
Xabier Zeberio: Nyckelharpa, biolina
Francisco Herrero, biolina
Lorena Nuñez, biola
Iva Carmona, celloa
“Alos Quartet musika estilo besterenezin baten jabe bihurtu da azken hogei urteotan, merezimendu osoz. Saloia eta herriko plaza, musika klasikoa zein herrikoia, palazzoaren ateko alde biak aintzakotzat hartu eta komunikatzean datza haien bertuteetako bat.
Erraztasun berarekin garamatzate paisaje nordikoetara zein dantza areto farfailatsuetara, noiz entzulea sakonki hunkituz noiz zainetan barrena halako euforia abiarazle bat eragin eta brinkoka hastera gonbidatuz.” Harkaitz Cano (idazlea)
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Unai San Martín. Nostos
04/03/2022
Finish
29/05/2022
Omako basoa
27/04/2022
Olatua hirukotea
29/05/2022