Kutxa Kultur Gauak | Agresión Verbal

2022/08/05
Agresión Verbal Zumarragako rap talde bat da, Ziso, Mad Shayam eta Dj Sbansek osatua. 2005. urtean sortu zuten, musikan eta Hip Hop-eko kultura urbanoaren inguruko guztian zehar pasioz irentsita. Urteetan rap munduan lan egin eta hobetu ondoren, 2012an jendaurrean ezagutzera eman eta lehen kontzertuak ematen hasi ziren.
Orain arte 3 disko dituzte. Lehena, “Terapia fría”, 2013an argitaratu zen. Bigarrena, “Revolución del estilo”, 2015ean argitaratua, eta disko horrekin erakutsi zuten kontzertuz kontzertu beraien estilo eta eszenaratze ikaragarri eta indartsua, Euskadiko taldeen artean postu bat irabaziz. Hirugarren diskoa 2019an atera zen, “Archivos desclasificados”, eta disko honetan hainbat urtetako lana inbertitu zuten eta emaitzan hobekuntza musikal handia, benetako mezu eta bizipenak, erritmo sendoak, apaltasuna ikus daitezke eta urte batzuk lehenago hazten ikusi zituen rap puruan mantentzen da beti.
Bestalde, Dj Sbansek kolaborazioz beteriko bi disko atera zituen argitara, eta Agresión Verbal-ek parte hartzeaz gain, nazioko eta nazioarteko artista eta talde askoren presentzia zuen. Lehenengoa, 2014an jaioa, “Sendero al olvido” izan zen, eta bigarrena, “A fuego lento”, 2017an atera zen. Gaur egun, hirugarren diskoa amaitu berri du: “No todo es negro” eta aurten ikusiko du argia.
100 kontzertu baino gehiago atzean dituztela, Euskadi osoan zehar ibili dira, eta probintziatik hainbat aldiz atera eta Bartzelonan, Zamoran, Salamancan eta beste hainbat hiritan aritu dira. Artista eta talde nazional askorekin partekatu dute agertokia, besteak beste, SFDK Falsalarma, Crew Cuervos, Sho Hai, Puto Largo & Legendario, Foyone, Denom, Arce, Kulto Kultibo, Ivo Incuerdo, Breaker eta beste hainbat talderekin.
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Zeruratzea. Lúa Ribeira
17/03/2023
Gainbalioa. 2022 Artxibo kolektiboa
10/01/2023
Fotciencia18. Zientzia irudietan
14/04/2023
Criaturas | Gazte Antzerki Topaketa
02/06/2023
Maria Jaume
08/06/2023