k
u
l
t
u
r

Kultura eta giza eboluzioa | ZientziaKutxa

2019/04/29

compartir

Ordutegia: 18:30
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Azken urteotan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio kulturari (zentzu zabalean hartuta) giza eboluzioaren eragile gisa. Kulturak (edo teknologiak) zenbait moldatze-presiotatik babesten bagaitu ere, moldatze-presio berriak sortu ditu. Abeltzaintza eta nekazaritza dira horren adibiderik argienak, baina ez dira bakarrak. Horietako zenbait aztertuko ditut hitzaldian.

Juan Ignacio Pérez Iglesias

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Fisiologian katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria da. Zientzia eta Teknologia Fakultatean Animalia Fisiologia irakasten du. Euskal Herriko Unibertsitatean eta Europako zenbait herrialdetako unibertsitateetan animalien fisiologia ere ikertu du. Naukas.com-en kolaboratzailea da eta Jakiundeko (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) (2012-gaur egun) eta FECyT-en Zientzia eta Teknologia Batzordeko kidea ere bada (2015-gaur egun).


Dibulgazioko hitzaldia, espezialistak ez diren entzuleentzat; gaur egungo zientzia-gaiak edo gizartean interes berezia sortzen dutenak azaltzen dizkiete herritarrei ikertzaile adituek.

Hitzaldi hauek, ZientziaKutxa, Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatzen dituzte.

Hizkuntza: euskaraz, itzulpen zerbitzurik gabe

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color