k
u
l
t
u
r

Zuzeneko artea | Koro Mujika “Amigas Donosti”

2020/12/03

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Amigas Donosti kolorez betetako pasealekua.

Argazkia da nire lanaren oinarria.

Duela 4 urtetik hona, nire argazkiak irudi bihurtzen ditut, naif estiloarekin. Kolorez eta era guztietako xehetasunez betea

Nire argazki-artxibo handiaren barruan, desagertu diren leku asko aurkitu ditut berriro; esaterako, dendak, eraikinak, txokoak, xehetasunak… Horiek guztiak nire irudietan azaldu ditut berriro.

Gauza bera gerta daiteke gure haurtzaroa, familiaren baserria, eta gure oroitzapenetan denok ditugun hainbat eta hainbat leku… Zergatik ez ditugu horiek ilustratzen?

Autodidakta eta ikasten jarraitzeko gogo handiz.

Nire teknika, oso erraza: arkatza, bolia eta nire pinturak.

Espero dut nire irudiek barruan daramagun nostalgia hori ateratzea.

Pasatu, ikusi eta gozatu.

Harremana: instagram | kmujika@hotmail.com

ABENDUAREN 3tik 31ra

Osteguna: 3, 10, 17, 24, 31 | 11:00 > 13:00

Ostirala: 4, 11, 18 | 18:00 > 20:00

Astelehenetik asteazkenera:  21, 22, 23, 28, 29, 30 | 18:00 > 20:00

Larunbata: 5, 12, 19, 26 | 10:00 > 13:00

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

Sarrera librea aforoa bete arte

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color