k
u
l
t
u
r

Jon Gurrutxaga & Urbil Artola “Kateak”

2020/10/18

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


“Kateak” Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu du, “Lokatzetan Play” binilo edizioen barruan. EP berria bi abestiz osatutako single formatuan kaleratu da eta barruan lau abestiko bonus CD-­‐a du.

“Hitz lauz” aurreko diskoan ezarritako oinarri akustikoak jarraitu ditu musikari elgoibartarrak lan berrian. Kantu bakoitzak paisaia musikal guztiz ezberdinak margotzen ditu. Gospela, bluesa, folka eta pop-­‐rockaren eragina modu oso pertsonalean azaleratzen du Gurrutxagak lan berrian.

Lagunez inguraturik osatu du lana: Iñigo Gorritxategi (baxua), Urbil Artola (dobroa), Patxi Zabaleta (gitarra elektrikoa), Marcos Coll (armonika), Peio Gorrotxategi (teklatua).

Zuzenekoak bikote moduan eskaintzen ari da Urbi Artola hondarribiarra lagun duela dobro eta lap steel ezberdinetan.

JON GURRUTXAGA

Arima Beltza taldearekin bateria eta abeslari lanetan hasi zuen bere ibilbidea Jon Gurrutxagak. Blues&rock doinuetan murgildurik hiru disko kaleratu zituzten elgoibartarrek Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Ondoren, Keu Agirretxearen UEK proiektuan baterian aritu zen, baita Andrakan taldean ere. Jon & Sugramas izeneko proiektuarekin itzuli zen abeslari lanetara, oraingo honetan berak konposatutako kantuekin eta 70eko hamarkadara eramaten gintuzten doinu rockeroekin. “Hitz lauz” izan zen Jon Gurrutxaga bezala argitaratu zuen estraineko diskoa, disko akustiko eta intimoagoa.

URBIL ARTOLA

Sorotan Bele izan zen Urbil Artola hondarribiarraren lehen proiektua. Folka doinu erakargarriekin uztartuz arrakasta handia izan zuen taldeak eta hiru disko merkaturatu zituen. Taldea desegin ondoren, gitarra akustikoa jotzetik dobroa jotzera pasa zen Artola. Gaur egun Howdy bluegrass taldeko partaide eta Maider Zabalegiren bakarkako proiektuko kide ere bada. Azken urteotan hainbat bakarlarirekin grabatu eta jo du, Txomin Artola, Iker Lauroba…

Data eta ordua: Urriak 18, igandea | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Sarrera : 3 € (kontsumizioa barne). Sarrerak erosi
Leihatilan
: hasi baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color