k
u
l
t
u
r

Jon Cazenaveren tailerra “Irudi (bidez) izatea”

2020/12/04

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Artegunea

185€
Izena eman


Bizi garen garai honetan, garapen teknologiko globalak irudien sorrera eta hedapen masiboa ekarri du une oro. Argazkiak protagonistaren papera jokatzen du, eta gero eta beharrezkoagoa da tresnak edukitzea, irudiaren boterearen gaineko kontzientzia hartzeko.

Tailer honek gogoeta esparru bat sortu nahi du, edozein argazki proiektu hastean ikuspuntuaren garrantzia uler dezagun eta, horrela, diskurtso propio bat eraikitzeko gai izan gaitezen. Modu horretan, distantzia bat hartu nahi dugu, eta lan sistema bat garatu, norberaren gaineko ezagutza sakonago bat ahalbidetuko duena, inguratzen gaituen mundua modu autonomoan ulertzeko.

Premisa horretatik abiatuta, tailerrak espazio partekatu bat sortu nahi du, non irudien bidezko gogoeta egingo dugun askotariko alderdien gainean, hala nola memoria indibidual eta kolektiboa, paisaiaren osagai fisikoa eta espirituala, isiltasuna, eta ekintzaren garrantzia argazki prozesuan, kontzientzia hartzeko etengabeko ariketa gisa.

Norentzat da

Tailer hau beren burua eta inguratzen dituen mundua sakontasun handiagoz ulertzeko beharra sentitzen duten pertsona guztientzat da, horretako proiektu pertsonal bat sortuz termino gehienbat bisualetan.

Metodología

Tailerrak ekintzan oinarritutako lan metodo bat proposatzen du, non fokua prozesuan eta parte hartzaileen esperientzia subjektiboan jartzen baita, bilaketa partekatuaren bidez etengabe eraikitzen ari den dinamika bat sortuz. Lan prozesu horizontal bat sortu nahi da, non ezagutza ez baita teorikoki transmititzen, sormen ekintza batean gauzatutako praktikaren bidez baizik.

Bereziki landuko da sinboloaren azterketa, hainbat tradizioren arteko lotura elementu gisa eta kulturen arteko elkarrizketarako funtsezko oinarri gisa.

Sormen dinamika honen azken helburua tailerreko parte hartzaile guztiek ondorio eta proposamen partekatuak sortzea izango da.


Iraupena: Abenduaren 4tik 8ra

Ordutegia
Abenduaren 4a (19:00 – 21:00)
Abenduaren 5a, 6a eta 7a
(10:00 – 20:00 / 2 orduko atsedenaldia)
Abenduaren 8a (10:00 – 14:00)

Lekua
Kutxa Kultur Artegunea – Sortzaileen Gunea. Tabakalera
Plaza de las Cigarreras, 1.
20002 Donostia San Sebastián

Prezioa 185€

Argibide eta erresebetarako
T. (+34) 943 25 19 34
E. artegunea@kutxa.eus


ERAKUSKETA

Jon Cazenave. Galerna
2020.11.06 – 2021.02.14

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color