k
u
l
t
u
r

Xake Mate! Mahai-jokoen eguna_bertan behera

2020/03/27

compartir

Ordutegia: 11:00-14:00 | 18:00-20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza eta Ubik

Dohainik


Mahai-jokoen ontasunak ukaezinak dira: harreta ipini beharra dago, ulermena lantzen dute, elkarlana bultzatzen da, hausnarketa eskatzen dute, pazientzia landu behar da eta aisialdi aktiboa sortarazten dute. Nola ez diegu egun bat eskainiko!

Ubik-ek eta Kutxa Kultur-ek indarrak batu ditugu eta egitarau interesgarri eta dibertigarri hau  antolatu dugu, Gipuzkoako Xake Federazioaren laguntzarekin. Animatu parte hartzera!

Egitaraua:

11:00-13:00 “Zatoz jolastera!” Mahai-jokoetan aritzeko tartea. Ubik, 2. solairua

Mahai-joko desberdinak ezagutu eta giro informal batean beste pertsona batzuekin ongi pasatzeko aukera izango da. Taldean edo bakarka, animatu parte hartzera!

12:00-14:00 Aldibereko xake partidak. Kutxa Kultur Plaza, 4. solairua

Aldi berekoa xakearen benetako festa da: adin eta maila guztietako zale talde batek, 25 arte izan daiteke, maisu bati egin behar dio aurre. Adin guztietako jendearentzako jarduera.

18:00-20:00 Xake-mate! Mahai-jokoen arratsaldea. Party Games saio berezia. Ubik, 2. solairua

Hilero ospatzen dugun topaketak festa giroa izango du honakoan; partida azkarrak, errazak eta koletiboak jokatuko ditugu Party Games deritzon jokoekin. Iñaki Vázquezek dinamizatutako saioa.

19:00-20:30 “Xakea eta hezkuntza” hitzaldia. Aritz Abalia Patiño | Hizkuntza: elebiduna | Kutxa Kultur (Ruiz Balerdi aretoa, 4. solairua)

Aritz Abalia Patiño, 6 urte zituela hasi zen xakean eta ordutik txapelketa ugari jokatu eta irabazi ditu. Bere esperientziaz arituko da familiei zuzendutako hitzaldi honetan.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color