Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniken online ikastaro tutoretzaduna

Egitarauaren edukiak Balenciaga etxeko jantzigintza-tailerren metodo espezifikoetarako hurbilketa proposatzen du, jakaren elementu jakin batzuk ardatz harturik, zehazki.
COVID-19ak sortutako osasun-krisiak eta agintari eskumendunek hari aurre egiteko ezarritako segurtasun-neurriek eragin sakona izan dute gurearen moduko erakundeen funtzionamenduan, eta, zehazki, era honetako hezkuntza-proiektuen garapenean. Hain zuzen ere, distantzia fisikoa kontuan hartu beharrak eta joan-etorrietarako sortutako eragozpenak direla-eta, ezinezkoa ida klase magistralen programa bere osotasunean aurrez-aurre gauzatzea.
Errealitate horren aurrean, eta gaur egungo salbuespenezko egoerari erantzuteko, Museoak Cristóbal Balenciagaren ondarea transmititzeko bide berrien aldeko apustua egiten du, eta, lehen deialdiak izandako harrera bikainaren ondoren, jantzigintzako goi-mailako joskintza teknikei buruzko online ikastaro tutoretzadunaren bigarren edizioa aurkezten du.
EGITARAUA
Egitarauaren edukiak Balenciaga etxeko jantzigintza-tailerren metodo espezifikoetarako hurbilketa proposatzen du, jakaren elementu jakin batzuk ardatz harturik, zehazki.
Prestakuntza-ekimena 7 modulutan antolatuda, eta oinarri izango ditu, batetik, ikus-entzunezko edukiak, egin beharreko ariketak azaltzeko eta nola egin ikasteko berariaz sortuak, eta, bestetik, online tutoretza-saioak, modulukakoak, irakasleak parte-hartzaileen zalantza eta galderei erantzuteko.
IRAKASLEA: JAVIER MARTÍN
Egutegia eta ordutegiak. 2021eko martxoaren 1etik 21era. Jarduerari eskaini beharreko orduen estimazioa, 18 ordu + tutoretza-orduak.
Izen-emateak: Otsailaren 11ra arte
Informazio gehiago
Antolatzailea:
Harremanetarako: T. 943 00 47 77 | info@fbalenciaga.com
Lankidea:
Hurrengo
Ekitaldiak
Siziliako arkitektura erromanikoa
02/03/2021
Black Light. Margaret Watkins
05/03/2021