JamRock Woman – Treesha + Eira + Revolutionary Brothers (bertan behera)

2021/12/04
Abenduaren 4ean JamRock Woman kontzertua Kutxa Kultur Kluban ospatuko dugu, xarma haundiko reggae saio berezia eta maila altuko gonbidatuekin, emakumearen papera musikan adierazteko eta aldarrikatzeko.
Kontzertu buru bezela, Treesha abeslaria izango dugu, Kenian jatorria duena, Europa eta Afrikako aintzindari nagusietako bat. Gentleman musikariarekin urte askotan lan egin du korista bezela, eta garrantzi haundiko produktoreekin grabatu du bai estudioan baita zuzenekoetan. Donostira Revolutionary Brothers-en ekoizpen berria aurkeztera dator, Fumanchu Riddim, biniloan aterako dena.
![]() |
![]() |
![]() |
Donostitik bere lehen diska aurkezteko Eira abeslaria izango dugu, Reveletion, Euskal Herriko reggae musikan ahots nagusietako bat dudarik gabe.
Eta horrekin batera, Revolutionary Brothers saioaren kontrolpean ibiliko dira.
Hortaz, aurkezpen eta musikaz beteriko kontzertua izango dugu.
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Hurrengo
Ekitaldiak
Ruth Orkin. Denboraren ilusioa
07/07/2022
Kutxa Kultur Gauak | Víctor Antón Group
11/08/2022
Kutxa Kultur Gauak | Rumbling Lips
20/08/2022