k
u
l
t
u
r

JamRock Woman

2019/11/16

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

8€ / 10€
Sarrerak erosi


Azaroaren 16ean Kutxa Kultur Kluba aretoan reggae jaialdi eder batetaz gozatzeko aukera izango dugu gonbidatu oso bereziekin, emakumearen papera musika arloan behar den moduan aldarrikatzeko.

Kartel buru bezala Sara Lugo abeslaria izango dugu, Europa mailan aintzindarietako bat dudarik gabe, lehen mailako musikaria eta oso errespetatua. Ekoizle eta abeslari jamaikar ospetsu askorekin egin du lan, Protoje, Kabaka Pyramid, Jah 9, Lutan Fayah, Skarra Mucci, Joseph Cotton besteak beste.

Laudiotik Aiala abeslaria Euskal Herriko reggae mugimuendua goraipatzeko dator, azken urteetan asko mugitu da lan txukuna eginez. Gaua donostiako bi gaztek hasiko dute, Nani&Peach Dj lanetan egongo dira aukeraketa musikal interesgarriarekin. Reggae Saioa borobiltzeko Eira aurkezle lanetan izango dugu, Donostiako erreferente argia oso ahots politarekin. Azkenik, Revolutionary Brothers bertan ere egongo dira jaialdia osatzeko.

Antolatzailea: Revolutionary Brothers
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua, Tabakalera). Donostia

Sarrerak: 8 € aurrez aldetik / 10 € leihatilan

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color