k
u
l
t
u
r

Jakingintzako goi-mailako joskintzako teknikak. Javier Martín (ikastaro aurreratua)

2022/07/04

compartir

Lekua: Online

445€
Izena eman


Modaren sektore profesionalean bikaintasuna eta ezagutza tekniko handiagoa sustatzeko xedez, Museoak Balenciaga Etxeko jantzigintzako tailerretan erabilitako metodo zehatzetan sakontzeko lehen ikastaroa aurkezten du.

Ikastaroak bost egun iraungo du, eta barne hartuko ditu josteko eta lisatzeko tekniken erakustaldiak. Parte-hartzaileek horietan gaitasun praktikoak lor ditzaten, Parisko Balenciaga Etxean egindako konjunto bati dagokion jaka bat landuko dute. Hain zuzen ere, egun Museoaren bildumakoa den 1966ko otsaileko artile urdin eta zurizko zarga gurutzatuko modeloa, eta jostunaren gaitasun tekniko zorrotzaren erakusgarri dena. Arreta berezia jarriko zaio patroia ehunaren motibora egokitzeari, laukiaren harmoniari eutsiz. Ez da jaka osoa egingo, erdia baizik, esperimentazio-esparru gisa.

IRAKASLEA: JAVIER MARTÍN

Egutegia eta ordutegiak. 2022ko uztailaren 4tik 8ra. Guztira, 35 orduko jarduera.
IZEN-EMATEAK EKAINAREN 2RA ARTE.

Antolatzailea: Cristóbal Balenciaga Museoa

Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color