J.A.C. “Raw” kontzertua-topaketa

2021/03/13
J.A.C. (Jaime Alvarellos Correcher) nauzue. Abeslaria, gitarrista eta musika irakaslea naiz, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian, Musikenen, “Gitarra Jazz” espezialitatean titulatua. Musika beltza jotzen dut, batez ere blues, ragtime eta soul. Urte askotan zehar asko miresten ditudan musikariekin jotzeko plazerra eduki dut, hala nola J. A. Bátiz, Dani Lizarraga, Kike Arza, Alejandro Mingot, Iosu Izagirre, Iker Uriarte, Oskar Lakunza, Javier Ramos, Ludovic Bource, Simone Negrín, Xacobe Martínez, Pablo Castaño, Manolo Gutiérrez, Ramón Bermejo, Leire Telletxea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, e. a.
TolosandBlues Jaialdia, Cameros Blues Jaialdia, Burlata Blues Jaialdia, Udazkena Blues, Feito a Man (Compostelako Donejakua), Jazzaharrean (Gasteiz), Kultur (Nafarroa) bezalako jaialdietan jo izan dut eta baita Baluarte (Iruñea), Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Teatro Principal (Compostelako Donejakue) bezalako areto eta lokaletan ere.
Raw JACen bakarkako lehen lanaren izena da. Bluesaren klasiko handien eta joan den mendearen lehen erdiko Piedmont estiloaren artean hautatutako 14 abestiz osatutako erro-diskoa da.
Kontzertu berezi honetan blues musikaren historiaz, haren ordezkari garrantzitsuenez, musika-tresna erabilienez eta abarrez arituko da. Kontzertu bat izateaz gain blues musikari buruzko masterclass ere izango da. Eguna eta ordua: 2021eko martxoaren 13a, larunbata | 19:00 |
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Sarrera aurreratua: 10 € Sarrerak erosi
Leihatilan: 12 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira. Ordutegia: Astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00 Ostiralean: 10:00 > 20:00 Larunbatean: 11:00 >20:00 Igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00 |
Hurrengo
Ekitaldiak
Lucky Luciano Quartet
25/02/2021
Volna hirukotea
25/02/2021
Tango bidaia (bertan behera)
27/02/2021