k
u
l
t
u
r

Izhan Go | Meet&Greet

2019/11/30

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Ezagutu… #izanezberdin-ekin: IZHAN

HITZALDIA eta MEET& GREET

Izhan 27 urteko influencer gazte bat da, bere bidaien eta bururatzen zitzaizkion ikus-entzunezko ideien berri emateko Youtuben hasi zena. Storyteller/filmmaker gisa deskribatzen du bere burua. Argazkietan nahiz istorio/bideoetan sare sozialetan duen edukiak aldea markatzen du, oso kalitate handiko edukiak baitira, beste influencer edo artista batzuk inspiratzera ere iristen direnak.  Gaur egun 300.000 jarraitzaile baino gehiagorekin partekatzen ditu bere bizipenak sare sozialetan.

Zatoz bere historia lehen eskutik ezagutzera. Gainera, bideoak eta argazkiak editatzeko erabiltzen dituen trikimailuak azalduko dizkigu, baita editatzeko erabiltzen dituen programak ere.

Iban Garcia (@ibngarcia) izango dugu lagun, galderarik egin gabe gera ez dakigun. Argazkia egin ahal izango duzu Izhan eta Ibanekin gure MEET& GREET unean!

 

 

#izanezberdin gazteei zuzendua: 14-17 urte

Hizkuntza: gaztelania | Iban Garcia: euskara

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color