k
u
l
t
u
r

#izanezberdin Gazte Pikea | 4 erronka


Lagunekin asteburu pasa irabazi nahi duzu? Afari bat nahiago? 4 erronka dituzu egiteko, abuztuko aste bakoitzean bat!

12-17 urte bitartean badituzu, eta erronkak gustatzen bazaizkizu, zure lehiaketa aurkitu duzu. Parte-hartzea oso erraza da, eta oso sari potoloak daude!

4 erronka proposatzen dizkizugu hiru pertsonako taldean egiteko. Abuztuak 3an hasi eta abuztu amaiera arte astero erronka bat izango duzu egiteko. Erronka bakoitzaren ostean sari banaketa bat egongo da, zein izan da bizkorrena? Eta originalena? Aste horretako erronka osatu duten guztien artean banatuko dira sariak; 4 erronkak osatuz gero, asteburu pasa bat irabazi dezakezue.

Parte hartzea oso erraza da, Instagrameko @izanezberdin_kutxa kontuan sartu eta bertan argitaratuko den erronka burutu. Erronka bakoitza grabatu eta zure instagram kontura igo behar duzu, instastory moduan edota instagrameko “post” berri moduan.

Arratsalde batean egiteko moduko erronkak dira, zirikatu zure ingurukoak eta animatu #izanezberdin Gazte Pikean parte hartzera. Eta gogoratu maskara uneoro jantzita izan behar duzuela; dibertitu gaitezen elkar zainduz!

   PARTE HARTU NAHI DUT. ZER EGIN BEHAR DUT?   

• 3 pertsonako taldea osatu, 12-17 urte bitartekoak (2003-2008 urtean jaioak, biak barne)
• Erronka burutu eta zure Instagramean argitaratu astea agortu aurretik. Erronkak webgune honetan ikusgai dituzue eta egiten hasi zaitezkete, baina adi! Erronka bakoitza aste jakin batean argitaratu behar baita, epe horretatik kanpo argitaratzen direnak ez dira kontutan izango.
• Hizkuntza: euskara. Euskaraz idatzi eta hitz egin, gure hizkuntza da eta erabili dezagun!

 Argitaratzeko urratsak:
Zure instagram kontuan argitaratu story moduan edo argitalpen berri moduan, taldekide batek egitearekin nahikoa izango da.
Nor etiketatu: Taldekide guztiak (3) + @izanezberdin_kutxa + @triatloiamaitedut
Mezuan gehitu beharreko traola edo hashtagak: #izanezberdingaztepikea + erronka zenbakia adierazten duena: #1erronka…

   SARIAK:   

Asteroko sariak:

  • Talde bizkorrenak, hau da, instagramera erronka zuzen igotzen duen lehen taldearentzat Triatloia Maite Dut kamiseta eta Baserria KM0 hanburgesak taldekide bakoitzarentzat.
  • Talde originalena, edo erronka gehien landu duenarentzat, afaria 3 taldekiderentzat, beraien herriko jatetxe batean. (Gehienez 25€/pertsonako).
  • Eta erronka osatu duten talde guztien artean, talde bizkorrena eta originalena barne, Eusko Labeldun produktuen 3 otar zozketatuko dira, talde bati egokitu zaiona. Taldekide bakoitzarentzat bat.

AZKEN SARIA: 4 erronkak osatzen dituzten taldeen artean asteburu pasa bat zozketatuko da, gau bat, larunbatetik igandera, Askizu aterpetxean (Getaria), 20 lagunentzako lekua duena. Bi begirale joango dira taldearekin asteburuan. Covid-19 egoera kontuan hartuta, guztien segurtasunerako egokiena den egunean kontsumitu ahal izango da.

   ERRONKAK ETA EPEAK  

1.- ERRONKA: Egizue “burpee” bat eta segidean saskiratzea taldekide bakoitzak bata bestearen atzetik txandakatuz eta etenik gabe.  Guztira 3 burpee eta jaurtiketa libreko gunetik 3 saskiratze jaso behar dituzue bideoan, batek huts egiten duenean berriz hasiaz. Dena bideo berean jaso eta zintzilikatu. Aurrera! Kontutan izan, musukoa uneoro jantzita izan behar duzuela, ondo pasa bai, baina elkar zainduz.

Txurruk lehen erronka azalduko digu:

Burpee eredua: https://www.youtube.com/watch?v=Uy2nUNX38xE

Erronka ez da amaitu! Burua nekatzeko, ondorengo eroglifikoak askatu beharko dituzue. 3tik 2 asmatzearekin ontzat joko dugu proba. Amaierako pantailaren argazkia argitaratu zuen instagramean gutxienez 2 asmatu dituzuela frogatzeko. Eroglifikoetara esteka:  https://labur.eus/cn1wr

Epea: Abuztuak 3-9


2.- ERRONKA: “Egin gailurra garai batean bezala” Argazkiko irudia imitatuz, jantzi eta egin gailurra. Aukeratzen duzuen argazkiaren antzekotasun handiena izatea baloratuko da. Zein mendi? Aizkorri, Udalaitz, Xoxote, Pagoeta, Arno, Hernio, Urgull, Jaizkibel, Izarraitz, Txindoki, Adarra edota Uzturre, esate baterako. Bizkaia eta Arabako gailurrak ere baliagarriak dira.

Gogoratu, aldapan gora zoaztenean musukoa gabe igo zaitezketela, beti ere 1,5 metroko distantziak mantenduz, baina gainontzeko uneetan eta argazkiaren unean musukoa jantzita izatea beharrezkoa izango da; ondo pasa elkar zainduz.

Hemen dituzue jantzi-modelo batzuk:

Eskuineko argazkia hobeto ikusi HEMEN | Ezkerreko argazkia hobeto ikusi HEMEN 

Epea: Abuztuak 10-16


3.- ERRONKA: “Tik Tok Shuffle dance” Erronka honetan dantzatzeko duzuen abilezia erakutsi beharko duzue. Horretarako, konfinamendu honetan hainbeste erabiliko zenuten Tik Tok aplikazioaren bitartez Shuffle dance abestiaren koreografia egin behar duzue.

Beraz, jantzi zapatilak eta ekin gorputza mugitzeari! Beheko ereduak jarraitu. Erabili beharreko kanta eta dantzaren tutoriala ere bidaltzen dizuegu. (Kanta 24. Segunduan hasi eta bideoaren iraupena 30 segundu ingurukoa izan daiteke) J

Ez ahaztu erronka honen bigarren zatia. Erakutsiguzue zenbat dakizuen! Hain ezaguna egin den ‘Egunean behin’ jolasean 10 galdera erantzun zintzilikatu ditugu, eta gutxienez 7 asmatu behar dituzue. Zanpatu beheko estekean eta ekin erantzuteari! Gogoratu azken pantailari argazki bat atera eta zuen instagramean igo behar duzuela, burutu duzuela frogatzeko.

Kontutan izan, musukoa uneoro jantzita izan behar duzuela; ondo pasa elkar zainduz.

Epea: Abuztuak 17-23


4.- ERRONKA: “La La La erronka”. Azken erronkan gaude eta erronka hau ez da makala! Hiru taldekideak ‘Aldapeko sagarraren’ abestiaren estribiloa abestu behar duzue, bideoan adierazten den moduan. Erronka amaitutzat emango da hirugarren taldekideak estribilo osoa abesten amaitzen duenean. Akatsen bat eginez gero berriz hasieratik hasi beharko zarete.

Abestia:

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.
Xiru-liruli,
xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Egizue froga, ikusiko duzue ez dela hain erraza. Kontutan izan, entzuteko moduan abestu beharko duzuela eta musukoa uneoro jantzita izatea beharrezkoa dela;  ondo pasa dezagun elkar zainduz.

Epea: Abuztuak 24-30


Astelehenetan argitaratuko dira erronkak @izanezberdin_kutxa instagram kontuan eta iganderarte izango duzue erronka egin eta zuen instagramean argitaratzeko. Horrela 4 astez. Erronka bakoitzeko sarituak ere astelehenetan jakinaraziko dira.

Erronkak:

Hasiera:

Argitaratzeko azken eguna:

Sarituak:

1. erronka Abuztuak 3 Abuztuak 9 – gaueko 12:00ak aurretik Abuztuak 10
2. erronka Abuztuak 10 Abuztuak 16 – gaueko 12:00ak aurretik Abuztuak 17
3. erronka Abuztuak 17 Abuztuak 23 – gaueko 12:00ak aurretik Abuztuak 24
4. erronka Abuztuak 24 Abuztuak 30 – gaueko 12:00ak aurretik Abuztuak 31

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color