k
u
l
t
u
r

“Itsasoari begira” FederArte Festibala

2020/10/09

compartir

Ordutegia: 17:00 - 22:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

3€/7€


Gipuzkoako Surf Federazioak (GSF) antolatutako FederArte Surfing Kultura zirkuitua urrian egingo da, Itsasoari begira lemapean. FederArte zirkuituaren helburu nagusia “kirola kultura eta balioen transmisioaren bidez (berdintasuna, inklusioa eta ingurumena) sustatu eta zeharkatzea” da.

<< Larunbatean, urriak 3, hasiko da egutegia, SUP Race Orio ekitaldiarekin.

<< Jarduerak urriaren 9an (ostirala) jarraituko dira Kutxa Kultur-en (Tabakalera), Itsasoari begira jaialdiarekin. 

Itsasoari Begira itsasoa eta ozeanoen babesaren garrantzia sustatzeko sortutako kultur ekitaldia da..
Ekitaldi honen programazioa Panthalassa, Kutxa Kultur eta FederArte Surfing Kultura erakundeen eskutik garatuko da.

EGITARAUA

17:00 – Ekimen jasangarrien eta tokiko marken aurkezpena

Blue Kitchen
Velero Lucretia 1927
Abian Skateboards
La Crème
Panthalassa

Bertan ekimen ezberdinen aurkezpen eta topaketa bat emango da gure ingurumena errespetatuz, garapen jasangarri eta oparo bat eman daitekeela erakutsiz.

17:30 – OUTDEH, dokumentala (78´). Louis Josek zuzendariaren film honek gaur egun Jamaikako gaztediak gainditu beharreko erronkak azaltzen ditu musika, kultura eta surfa protagonista direlarik.

Sarrera: 3 € | Sarrerak HEMEN erosi

20:00 – 22:30 – Musika elektronikoa Dan-tz DJ sets, DJ Ibailo eta Ope Loeb artistaren eskutik.

Sarrera: 7 € | Sarrerak HEMEN erosi

20:00 – IBAILO: “Underground” eszenan nabarmena den donostiar hau, zonaldeko sala eta eszenatoki garrantzitsuenetan ikusi ahal izan dugu microhouse, deephouse edo mínimal estiloetan murgildurik, dantzarako ezin hobeak diren giroak sortuz beti. Gainera, Ibailok lotura handia du itsasoarekin, itsasontzi-patroia baita.

21:00 – OPE LOEB: Influentzia ugaritan murgiltzean musika elektronikoa maitatzeko bide bat aurkitu du biniloetan Ope Loebek. Giro bikainen eratzaile honen erritmoak dantzalekuan nabarmentzen dira, bertan desegiten baita etiketa guztiez bassaren bidez espazioa eta hau betetzen duen jendea ulertzen duen kantuen aukeraketa erabiliz.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color