k
u
l
t
u
r

Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990

2021/06/18

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Artegunea

Dohainik


Kutxa Kultur Artegunean ekainaren 18tik urriaren 12ra arte ikusgai egongo den Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990 erakusketan, zortzi emakume argazkilari argentinar handiren lana erakutsiko da. Haietako zenbait aitzindariak izan ziren; beste batzuek, berriz, jardun guztiz independentea egin zuten; guztiek osatzen dituzte Argentinako eta nazioarteko argazkilaritzaren historian narratiba bat antolatzeko funtsezkoak diren sekuentzia bisualak.

Erakusketan argazkilari hauen lanak daude: Grete Stern, Annemarie Heinrich, Lisl Steiner eta Ilse Fusková, Alicia D’Amico, Alicia Sanguinetti, Julie Weisz eta Adriana Lestido.

2021eko ekainaren 18tik urriaren 12ra

Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00

Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.

Sarrera librea. Agintariek Covid-19aren aurrean ezarritako arreta-neurriak beteko dira.

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia
T- [+34] 943 251937  ¦  artegunea@kutxa.eus ¦  kutxakulturartegunea.eus

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color