k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

El invitado intruso (Gonbidatu sarkina)

2019/10/25

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Patuari, unibertsoaren erakarpen-legeari eta gizakion konplexutasunari buruzko komedia eroa da.

Lucia bide okerretik doan emakumea da, zorigaiztokoa, ez du bere buruarengan sinesten eta bere bizitza kaos hutsa da. Harik eta… aingeru guardakoa agertzen zaion arte, edo, hobeto esanda, unibertsoak bidalitako bat berari lagundu eta aholku emateko. Baina, berak, jakina,… ez du gauza horietan sinesten eta hori izan ezik beste edozer pentsatzen du. Eta horrela, benetako erokeriak hasten dira. Lucia burugabea da eta fedegabea, bere aingeru guardakoa oso paternalista eta apur bat inozoa, baina umore-ukitu surrealistarekin.

Bien artean umorezko giro zentzugabea sortzen da, egoera barregarriz betea eta une batzuetan une samur eta mistikoz ere bai, denak aho-zabalik uzten dituen ezusteko performancearekin. Endredoz beteriko antzezlana da, non ezer ez den ematen duena, eta istorioa bukatzera doala dirudienean… beste pertsonaia bat agertzen da, egoera are gehiago nahaspilatu eta are komikoago bihurtzen duena.

Gidoilaria – idazlea: Aitor Navarro “Nabarro”
Zuzendaria: Asier Hernández
Antzezleak: Aitor Navarro / Laura Muñoz / Mikel Suárez / Gerardo Suárez

Hizkuntza: gaztelania
Generoa: Komedia

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color