k
u
l
t
u
r

Inka inperioa: Cusco eta Machu Picchu artean

2022/01/11

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Inka Inperioa XIII. eta XVI. mendeen artean garatu zen, Andeetako mendikateko lurralde handi bat eta Hego Amerikako mendebaldeko kostaldea hartuz. Bere hiriburua Cuscon zegoen, arkitektura zaindu eta sofistikatuko hiri bat, bere eraikinen artean Coricancha edo Eguzkiaren Tenplua nabarmentzen zelarik.

Beste kokaleku esanguratsuenetako bat Machu Picchu zen, Inkaren egoitza edo zeremonia-gune bat, kokatuta dagoen inguruneagatik zirraragarria. Inkek gizarte konplexua garatu zuten, hierarkizatutako lurralde-antolaketan, galtzada-sare zabalean eta nasetako nekazaritza-ustiapenean oinarritua.

Zeramika, urregintza edo ehungintza izan ziren kultura honen adierazpen artistiko interesgarrienetako batzuk, eta 1532an Francisco Pizarro espainiarrak konkistatu zuen.

Hizlaria: Mª José Noain

Catalina de Erauso Arte Elkarteak antolatutako hitzaldia, Kutxa Kultur Gelen laguntzarekin.

Adina: + 18
Hizkuntza: gaztelania

Eguna eta ordua: 2022ko urtarrilaren 11a, asteartea | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Edukiera mugatua
Ezarritako segurtasun arauak bete beharko dira.

Sarrera doan. Ezinbestekoa da sarrerak erreserbatzea

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color