k
u
l
t
u
r

Clown izateko hastapen-ikastaroa

2018/02/03

compartir

Ordutegia: 10:00 - 13:00
Lekua: Kutxa Kultur

Dohainik
Izena eman


Clown izateko hastapen-ikastaroa (egoera barregarrira hurbiltzea)

Tailer hau clown mundura lehen aldiz hurbiltzen den jendearentzat da. Ez da behar aurrez inolako ezagutzarik. Pep Vila handiak beti esaten du pailazoak ez dakiela ezer egiten eta horixe bihurtzen duela arte.

Clown tailerrean jolas egin, barre egin eta oso gauza barregarriak egiten dira. Umetan egiten genituen jolas berberak egiten dira, eta beste batzuk berriak. Inprobisatzen ikasteko jolas egingo dugu, besteen eta norberaren judizioa gainditzeko. Jolas egingo dugu “ez pentsatzen” ikasteko.

“Gure clowna”, gure alde komikoa, deitzen dutena bilatzeko jolas egingo dugu, edo, beste batzuek dioten bezala, oso gauza barregarriak egiteko eta aldi berean horiekin gozatuz atsegina sentitzeko prest egon behar dugu.

Clown batentzat garrantzi handikoa den zerbait landuko dugu: ikusleekin harreman aktiboa ezartzea begiradaren bidez. Gurekin diharduten lankideei entzuten ikasiko dugu. Gorputza komikoa baino ezin dela izan ikasiko dugu, eta are gehiago, batzuetan ez dagoela ezer egin beharrik publikoak barre egin dezan.

“Izan zaitez pailazo, izan zu zeu” esaten zuen Caroline Dream-ek, eta zein zuzen zegoen! Ezkutuan ditugun mania txiki horiek, gure akatsak, bilatuko ditugu, kanpora atera eta horietaz barre egiteko.

Antzezleak zenbat eta gutxiago defendatu bere burua, zenbat eta gutxiago saiatu bere pertsonaia interpretatzen, zenbat eta gehiago onartu bere ahuleziez harritzea, are indartsuago agertuko da bere clowna.

Jacques Lecoq


Tailer hau Paolo Di Gianvincenzok emango du.

Ikasleek jantzi eta oinetako erosoak eraman behar dituzte.

Izena emateko epea: 2018/01/16 – 2018/01/29


Eta gainera:

19:00_Kutxa Kultur Plaza “Clown jardunaldia”:

Miss Pink
Perforwomance
Las Chirlas: Misión Insumisión
Horse in the porch

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color