k
u
l
t
u
r

Ikertze | 30. urteurrena 1991-2021

2021/04/29

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


“Badago teknika bat haurra estetikoki hezteko, artea ─arte osoa eta arte guztiak─ egungo artetik ulertzen irakasteko. Sortzaile gisa artelanean aktiboki parte hartzen irakatsiz lortzen da hori: musikan, margolaritzan, eskulturan, haurrak sortzen jolastu eta inprobisatuz. Inprobisatzen irakastea aurkitzen, ulertzen ikastea da. Horrelako emaitza beti da topaketa bat”. Jorge Oteiza

“Ikertze ikerketa-zentro bat da. Haurraren zentro bat, non artetik sentitzeko beraien gaitasuna estimulatzen den. Tailerrak jolas-guneak dira, eta materialak, teknika eta joko-arauak inprobisazioaren zerbitzura daude gune horietan”.
Zuriñe Adrada, Ikertze-ren sortzailea.

Erakusketan aurrera egin ahala, urteotan guztiotan egiten ari garena ezagutuko duzu, baina, sarrera gisa, honako hau esango dizugu:

Artearekin eta Filosofiarekin lan egiten dugu, esperimentazioaren eta hausnarketaren bidez, banaka zein taldeka, ikasten lagunduko dieten programak eta jolasak sortuz, bizikidetza on batean beharrezkoak diren trebetasunak praktikan jarriz.

Erakusketa

2021eko apirilaren 29tik ekainaren 27ra | Tabakalera zentroko ordutegia
Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
Sarrera doan

OHARRA: Kasu batzuetan, Kutxa Kultur Plazan egiten diren jardueren ondorioz, baliteke erakusketaren zati bat bisitatzerik ez izatea.

Harremanetarako:

ikertze.org | ikertze@ikertze.net | Facebook | Instagram

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color