Iker Martinez & Zaldi herrenak

2022/02/25
Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal, Lenao) musikari oñatiarrak gidatzen du “Iker Martinez eta Zaldi herrenak” proiektua. 2017an kaleratu zuen bere bakarkako lehen diskoa, 2019an iritsi zen bigarrena eta 2021eko irailean iritsi zen hirugarrena: “Hegaldiak”.
Bigarren diskoaren aurkezpen bira egiteko, Ikerrek Zaldi herrenak taldearen laguntza izan zuen. Esperientzia pozgarria eta musikalki aberasgarria zela ikusita, disko berria talde formatuan eta guztiek batera grabatu dute eta, aurkezpen kontzertuetan ere, jadanik finkaturik dagoen formazio horretan arituko dira.
Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Unai San Martín. Nostos
04/03/2022
Zuzeneko artea | Iñigo Cerdán #zumusa
03/05/2022
Omako basoa
27/04/2022
Kutxa Kultur Moda | Oksana Lobas Zayats
24/05/2022