k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Iker Karrera | hitzaldia + Meet & Greet

2019/09/28

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


HITZALDIA + MEET & GREET IKER KARRERA KOREOGRAFO, dantzari eta ‘FAMA A BAILAR’ PROGRAMAren zuzendariarekin.

Iker Karrera, Hondarribian jaioa, gazte-gaztetatik jazz eta hip hop eskolak hartzen hasi zen. 18 urterekin Madrilera joan zen, eta han, UC3M-n Ikus-entzunezkoen Komunikazioan lizentziatzeaz gain, bidaiatzen hasi zen hip hopen prestakuntza osatzeko, eta gainera ballet klasikoan eta dantza garaikidean formakuntza jaso zuen.

Dantzari gisa Parisen lan egin du Céline Dion-entzat, X Factor France-rentzat eta frantziar artisten zenbait show eta klipetan. Espainian, beste proiektu batzuen artean, Espainiako Ballet Berriaren azken ekoizpenean (“Titanium”) dantza egin du, ikuskizun honekin mundu osoan zehar ibili zirelarik.

Koreografo gisa, bere “#7fm” pieza estatuan eta nazioartean goretsi dute, hainbat sari irabazi ditu eta harrera beroa izan du publikoaren aldetik. “#7fm” Paris, Londres edo New York bezalako hiriburuetan eman da, baita nazioarteko dantza-jaialdi askotan ere.

Bere azken ekoizpen luzea, “LasOtrasPiezas”, Fernando Lázarorekin batera zuzendua eta koreografiatua, hiru alditan ere programatu da Madrilen, harrera beroarekin kritikaren eta ikus-entzuleen aldetik.
Ikerrek zenbait musika-klip ere koreografiatu ditu, besteak beste, Lola Índigoren “Fuerte”, Iñigo Jiménezen zuzendaritzapean, edo Delaporteren “Un Jardín”, baita spot-ak eta publizitatea ere.
Irakasle gisa ibili da Espainia osoan, baina baita Los Angeles, New York, Mexiko, Italia, Erresuma Batua, Frantzia, Ukrainia, Errusia eta Txekiar Errepublikan ere. Espainian, Madrilgo eskola ospetsuetan lan egin du, eta irakasle gonbidatua izan da “María de Avila” Goi-mailako Dantza Kontserbatorioan, eta Madrilgo Fortea Goi-mailako Dantza Kontserbatorio Profesionalean.

Gaur egun bere eskola eta proiektu artistikoa, Danza180º, zuzentzen du, eta Movistar +en #0-n ematen duten “Fama, ¡a bailar!” telebista-programaren zuzendari eta koreografoa da.

Hizkuntza: elebiduna
Norentzat: 14 > 17 urte #izanezberdin

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color