k
u
l
t
u
r

Idoia Asurmendi

2020/03/21

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Idoia Asurmendiri musikarekiko zaletasuna familia girotik datorkio eta txikitatik hasi zen etxeko musika-instrumentuekin esperimentatzen. Aisialdia ere horretan eman du urte luzez, abesbatza ezberdinetan parte hartuz eta piano ikasketak burutuz. Bestalde, aurten hasi ditu Musikako ikasketak pedagogiako espezialitatean Musikenen.

Duela urte batzuk, inguruko herrietan kontzertuak ematen hasi zen bakarlari bezala. Hasieran, euskal abestien zein kanpoko pop-rock eta soul estiloko abestien bertsioak egiten zituen bakarrik, baina orain kantuak ere konposatzen ditu eta hainbat kasutan poesia egiten duen lagun baten lanak berearekin uztartzen ditu.

Idoia Asurmendi, 2019/20 Kutxa Kultur Musika egonaldietarako hautatua izan da.

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

DOAKO SARRERA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color