k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Ibai Marin + Capitán Tortuga

2018/11/09

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


IBAI MARIN

Ibai Marin artistak “Bidean Naiz” lan berria aurkeztuko du, oraingoan bakarka, 5 musika-lanen esperientzia duelarik merkatuan bere aurreko HIRA taldearekin; oraingoan bere alderik barnekoen, goxoen eta pertsonalena ezagutarazi nahi du. Ibai Marin-en diskoak egiaren soinua du; zuzenean ikusten dugunean puzzlearen pieza guztiak osatzen dira eta erabat ulertzen da benetakotasun hori.  Agertokian duen jarrerak eta bere musikari berriekiko konplizitateak definitzen dute Ibai Marin berria.

CAPITÁN TORTUGA

Indie eta PopRock kementsua dira “Capitán Tortuga” donostiarrak definitzen dituzten estiloak. Lelo itsaskorrek eta ahots melodiko batek eskutik eramango zaituzte beraien kontzertuetako bakoitzean. “Diario Estelar” lan berriarekin, ibilaldia egingo dute beren esperientzia pertsonaletatik eta musikaz duten ikuspegi berezitik.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color