k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

hiru une | Shandra Martínez

2017/03/21

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Tabakalerako ordutegia

Dohainik


Argiz, kolorez, soberakinez, marraz eta kolore lauez… beteriko istorioak. Shandra Martínez, Donostiako artistaren 29 lan ikusgai daude erakusketan.


hiru une (margoa)

ateak
, irekitzen direnak, ixten direnak, zaharrak, berriak, biziak, hilak, beti istorio bat kontatzen digutenak, bi edo hiru, begiratu, agurtu eta gonbidatzen gaituztenak, denbora, negua, hiria, pazientzia, uda, tristezia, grisa, harmonia, hasiera, rue de la croix faubin, art decó estiloko ate bat pariseko kale batean, gouchea, urmargoa, arkatza, errotuladoreak, papera, kartoia, lekuak, bat-batean… hor zegoen kezka bat sortu zuen une hori, lerro eta koloreen ikuspegi bat, nire  une, horretan ikusten ari nintzen bezala irudikatu behar nituenak,  lerroak, zuzenak, kurbatuak, okertuak, itzalak, argia, lasaitasuna, urmargoa, galera, proba, jakin-mina, paris, liburu-dendak, galeriak, ile-apaindegiak, kolore eta fantasiazko erakusleihoak kale eta izkina bakoitzean, hartzen dituen hiriak beste maitemintzen nautenak, landareak, pintzelkada leunak lasaitasunean, gorriztak edo amorruz koskadunak, eta horrela hasi zen… une bat, ikusi nuen, eta joan ginen, elkar ezagutuz, maitatuz, haserretuz… jarraituko dugu?

www.shandramartinez.com

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color