k
u
l
t
u
r

Hirira proiektua. Nola jantziko zinateke hiri irudikari batean?

2021/06/05

compartir

Ordutegia: 10:00 | 12:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Easo Abesbatzako haur eta gazte talde bat gara, eta proposamen bat dugu zuretzat. Abuztuaren 10ean opera bat antzeztuko dugu Donostiako Musika Hamabostaldian. Hori behin baino gehiagotan egin dugu, baina oraingoan desberdina da: hau ez da opera arrunta, denon artean sortzen ari garen ikuskizuna baizik. GURE HIRIA ERAIKITZEA da helburua. Eta horretarako zure laguntza behar dugu. Diseinatzen laguntzea nahi dugu – bai, diseinatzen laguntzea! – erabiliko dugun arropa. Hiria gurea denez, bertan nola jantzi nahi dugun erabaki dezakegu.

Horretarako, bi tailer antolatu ditugu Kutxa Kultur Moda diseinatzaileekin batera, zure eta gure hiri honetan nola jantzi beharko genukeen azaltzeko. Moda-diseinatzaileek ideia horiek jantzi, soineko eta beroki bihurtuko dituzte, eta behar den guztietan!

Gainera, entseguren batean lagun diezagukezu, eta horrela sormen-prozesua bertatik bertara biziko duzu. Anima zaitez, zure ideiak behar ditugu!

Eguna eta ordua: 2021eko ekainaren 5a, larunbata

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

8 eta 12 urte bitartekoak | Ordua: 10:00etatik 12:00etara | EMAN IZENA HEMEN

13 eta 16 urte bitartekoak | Ordua 12:00etatik 14:00etara | EMAN IZENA HEMEN

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color