k
u
l
t
u
r

Hiri Galduak

2019/03/22

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Azken urteak Hi Exekutibo taldean eman ondoren, Hiri Galduak izeneko proiektu akustikoa jarri du martxan Josu Calvok bakarlari moduan.

PAITITI izeneko lehen lana (autoekoiztua), 2017ko Irailean argitaratu zen eta Luberri Estudioetan ekoiztua izan da Txus Lozanoren laguntzarekin.

Zortzi kantuz osaturiko diskoa indie-akustiko doinu leunez datorkigu eta honako kantek osatzen dute:

1.- Iluntasunak Irensten duena
2.- Zaindu Zure Sena
3.- Zurekin
4.- Kalifornia
5.- Amaiera
6.- Joandakoarena
7.- Hainbestekoak
8.- Paititi

“Zaindu zure sena” aukeratu zen diskaren aurrerapen kanta moduan (bideo lyric formatuan aurkeztuz) eta Durangoko Azokari begira “Zurekin” abestiaren bideoklipa argitaratu da.

Denborarik galdu gabe, Irailean diska atera eta buru belarri diska zuzenean aurkezten dirau Euskal Herriko hiri galduetan barrena bai akustiko bai banda formatuan ia 40 kontzertu emanez.

2018 bukaeran bi abesti berri aurkezten dituzte zuzenean eta formatu akustikoan: “Hiri Galduetan” eta “Zer da benetako zoriona?”. Bi abestiak Txondorra   Kultura   Elkartean   ekoizten    dira,   Beñat   Antxustegiren zuzendaritzapean.

2019an beraien bigarren lana espero da, gaur egun Hiri Galduaken nortasun eguneratua isladatuko duen diska.

HARREMANETARAKO:


Sarrera librea aforoa bete arte.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color