k
u
l
t
u
r

Hezurbeltzak

2021/04/17

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

10€/12€
Sarrerak erosi


Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena.

Jon Maia Soria bertsolaria taldeko abeslaria eta letragilea da. Musika arloan, hainbat musika talde eta abeslarirentzat egin ditu kantuen hitzak, eta Karidadeko Benta taldearen sortzaile abeslari eta letragilea izan zen. Idazlea, dokumentalgile eta komunikabideetan kolaboratzailea da.

Gorka Hermosa, akordeoilaria, CIA-IMC UNESCO 2014 Konposizio sariaren irabazle izan da. Bere konposizioak Washington-eko National Opera edo Berlingo Filarmonika bezelako tokietan joak izan dira. Kontzertuak eman ditu Txinan, Iranen, Hego Amerikan eta Europako hainbat herrialdetan.

Jesús Prieto, “Pitti”, gitarrajolea, ESMUC-en, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan lizentziatua da jazz eta musika modernoan. Gaur egun gitarra akustiko eta elektrikoan irakaslea da bertan. Estatu espainiarreko hainbat eta hainbat talderekin lan egin izan du: Los Secretos, Celtas Cortos, La Cabra Mecánica, Manolo Escobar eta abar.

Eguna eta ordua: 2021eko apirilaren 17a, larunbata | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Sarrera aurreratua: 10 € Sarrerak erosi 

Leihatilan: 12 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00
Ostiralean: 10:00 > 20:00
Larunbatean: 11:00 >20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color