k
u
l
t
u
r

“Herri hura” irakurketa dramatizatua

2021/10/24

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4ª planta. solairua)

Doan. Inskripzioa


Maialen Diaz Urrizaren “Herri hura” antzezlanaren irakurketa dramatizatua, Lore More antzerki taldearen eskutik.

“Herri hura” antzezlanak Kutxa Donostia Hiria Sarien 2020ko Euskarazko Antzerki Saria jaso zuen. Lehenengo aldiz, obra irabazle baten irakurketa dramatizatua egingo da.

Talde artistikoa:

Interpreteak: Ramon Agirre, Maialen Diaz, Ione Irazabal, Mikele Urroz, Oier Zuñiga.
Zuzendaritza: Maialen Diaz eta Mikele Urroz
Testua: Maialen Diaz Urriza
Bideoak: Jorge Gil

Hizkuntza: euskara

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

Edukiera mugatua. Plazak erreserbatzeko, deitu, mesedez, 943 251919 telefono-zenbakira (astelehenetik ostiralera, 9:00-13:30 | 16:00-20:00)

Sinopsia:

Deserria egon daiteke jaiotetxetik itsasoaz bestalde, edota sorterriko belardiak atzean utzi eta ehun kilmetrora, paisaia idor baten zabaleran. Sustraiak galdu dituenarentzat, etxerako bidea beti suertatzen da luze. Erbesteratua berdin bizi da herri minez, arroztasun berak jazartzen du.

Bernardok eta Abeliñek, istorio honetako protagonistek, irudimenean baino gertatzen ez den elkartze bat antzeztuko dute. Bernardok azento amerikanoz hitz egoingo dio euskaraz Abeliñeri; Abeliñeren euskarari gaztelaniaren doinua dario tarteaka; hizkuntza arrotzetan bizi izan dira luzaroan. Maitasun ezinezko baten istorioaz haratago, gizarte arauek maitasun batzuk ezinezko bihurtzen dituztela kontatzen zaigu bertan.

Euskalkien nahiz erdararen laguntzaz eta apaindurarik gabe, justuko hitzak erabiliz iristen zaio irakurlee¡ari, bihotzean zuzen-zuen joz. Irakurketaren intimitatea plazara zabalduz,  bost antzezleen ahotsek gorpuztuko dute Herri Hura irakurketa dramatizatu honetan.

Laguntzailea:

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color