k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Hara! | Kutxa Kultur Gauak

2019/08/08

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Zabaltza

Dohainik


Hara! taldeak bi alderdi ditu (rock indartsua eta pop trinkoa). Poparen olatuaren babesean txanpa hartzen duenean Hara! taldeak popa indartsu sentiarazten digu. Hunkigarriak bilakatzen dira, intimistak, tristeziaren ispilu apurtura begira ea zer irudi eta soinu entzutera kondenatuko gaituzten zain. Errotak abestian tentsio lasaia entzun daiteke. Indarraren goxotasuna pop bilakatuta da malenkonia suspergarriarekin, David Bowieren aztarna leloan baina ez da “Heroes” kantuaren bertsioa nahiz eta antzekotasun handia dagoen.

Azken aldian askotan aipatzen den Antonio Gramnsci teoriko marxista italiarrak zion, zaharra inoiz hiltzen ez zelako ez zela jaiotzen berria. Gaur egun Euskal Herrian bizi dugun egoerak hori dakarkit gogora. Ez atzera, ez aurrera, interregno batean ainguratuta gaude. Geldirik dagoen urak ez baititu mugitzen errotak.

Sarrera librea aforoa bete arte.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color